XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta, denak emango dizkiguzu? Ez zaizu axola ematea?.
AMAL: Ez, ez hartu denak; nik ez ditut ezertarako behar.
UMETXOAK: Ez dituzu inoiz gehiago nahiko? AMAL: Ez, ez; zuentzat.
Nik ez ditut ezertarako behar.
UMETXOAK: Haserre egingo dizute! AMAL: Ez, ez dit inork agirika egiten.
Baina, etorriko zarete goizero beraiekin nire ate aurrera jolastera?... Puskatzen diranean, nik beste batzu emango dizkizuet.
UMETXOAK: Baina, nola ez gara etorriko ba? Goazen gudutara jolastera! Lerroztatu gudari hoiek! Fusilik ez ote dago? Kainabera honek balioko du.
Baina, loakartzen zaude dagoeneko?.
AMAL: Uste dut logura sartu zaidala... Zer dakit nik? Sarritan gertatzen zait... Beti jarrita nagoenez, nekatu egiten naiz; eta bestalde hain edukitzen ditut bizkarreko min handiak.
UMETXOAK: Baina oraindik eguerdia baino ez bada!.
Etzaite loakartu gizon! Entzun gongoa, oraintxe ari da lehen kandela